Description
Habanako gaukariaren arrastoan ibili naiz iragan hiru urteotan, begiak sarri itzuliz, ezker-eskuin ari, haren ele, ale, pieza edota teselen ariora. Idazlearen itzuleraren aiduru, haren literaturaren paisaian barrena, haren herbestearen azkeneko pasaia ere, ezaguna baita irakurzaleok bi paisaia behatzen ditugula: bizitzarena eta literaturarena. Askotan, baina, paisaia bakarra bailitzan bizituz, arian ari, bidean sarri geldituz, begiak usu Sarrionandiaren literaturan ostertz berrietara eramaten gaituztenen artean menturatuz, azken idazlanetara mugatu naiz. Habanako gaukariak haintzat hartu ditut hain zuzen ere, gai anitzi buruzko gogoeta mamitsuak dakartzatelako eta, gainera, abantzu berrogei urteren ondoren ageriko maneran eta nondik idatzi dituen garbi utziz lehenak direlako.






Reviews
There are no reviews yet.