OPARI EZBERDIN BAT-Envo rpido
Sale!

OPARI EZBERDIN BAT-Envo rpido

Original price was: €13.30.Current price is: €3.99.

SKU: 9788491722717 Category:

Description

Tristanek gortinetatik soberan zuen oihal zati bat oparitu zion Martxelo lagunari. Azken honek nahiago zuen ziba bat oparitu izan balio, baina, azkenean oso eskerturik azalduko da oihal zati xume batek izan ditzakeen erabilera anitzak ikusi ondoren: garbitzeko, eguzkiarengandik babesteko, ibai bat zeharkatzeko, hotzik ez pasatzeko, arriskuetatik ihes egiteko?Lazoaren eta txarolezko paperaren azpian, gerta liteke opari bat desilusio iturri izatea beste zerbait espero duenarentzat. Martxelok, ordea, opari xume hori begiko izango du, bi lagun hauen munduan gauzarik ezdeusenek ere beren balioa bait dute: txapak, kortxoak, sokak, harriak? edozer bilaka daiteke jostailu zoragarri, sorpresa kutxa liluragarri.«Opari ezberdin bat» dezepzioari buruzko gogoeta bat da, hots, haurrek beren imajinazioari esker gauzarik xumeenarekin disfrutatzeko duten berezko ahalmenaz dihardu. Beraientzat, edonon egon daiteke altxor bat izkutatua eta edozerk balio dezake ongi pasatzeko, edozer bilaka daiteke barnea jostailu eta opari ugariz betea duen matrioxka errusiar pertsonaia misteriotsu bat azaltzen da, protagonistak beren abenturetan jarraituko dituena. Teknika artistikoari dagokionez, akuarela eta pastelez gain oihalezko aplikazioak ere erabiltzen ditu ilustratzaileak.

Reviews

There are no reviews yet.

Be the first to review “OPARI EZBERDIN BAT-Envo rpido”

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *